Arregui Hortz Klinika

Bixente Ferrer Kalea, 3
20500 Arrasate Gipuzkoa
Tel. 943797190

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 08.00 - 22.00

Ostiralak: 10.00 - 14.00 eta 16.00 - 20.00



Abuztua:

Lehenengo eta azken asteak: 9:00 - 13:00 y 14:00 - 17:00

Itxita erdiko bi asteetan.

ARDENT

Gaixoari zerbitzu osoa eskaintzea da gure helburua.

Arregui Hortz Klinika 1995ean sortu zen. Gaixoei zerbitzu osoa eskaintzea izan du hastapenetatik helburutzat, egin ere, hortz-kliniketako alor zein berezitasun orotan. Estetikara eta periodontziara bideratu izan du nagusiki bere jarduna. Odontologoek, protesikoek, hortz higienistek eta laguntzaileek osatzen dute bertako langile taldea.

Ardent, SL, Arregui Hortz Klinika

Ardent, SL, Arregui Hortz Klinika Arrasaten dago, Debagoieneko herri nagusian. Arrasaterekin batera, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio ere eskualde berean daude.
Sortu zenetik, klinikaren helburua pazienteari zerbitzu integrala ematea izan da, hortz-klinikako arlo eta espezialitate guztietan, betiere praxia estetikara eta periodontziara bideratuz.
Hori, zalantza barik, abantaila handia da gure pazienteentzat, erosotasunean islatzen baita.
Gure taldean badaude odontologoak, protesikoak, hortz-higienistak eta laguntzaileak. Gure profesional taldean protesikoaren figura sartu dugunetik, balio erantsia eman diegu gure zerbitzuei, horri esker, tratamendu protesikoetan ikuspegi diagnostiko hobea izatea lortu dugu eta.
Era berean, teknologiarik berriena daukagu erradiobisiografia, ortopanoramika, laser, True Shade Vission eta beste hainbat arlotan.
Kalitatea, Erosotasuna eta Bizkortasuna; horra hor, gure jarduketa profesionalaren oinarri gidariak, non dena pazientearen inguruan ardazten baita.
Azkenik, adierazi behar da Arregui Hortz Klinika sartuta dagoela Sanitas, Previsora, Ocaso, PADI Haurrentzako Hortz Zerbitzua eta Osakidetzaren medikuntza koadro barruan.



ARDENT facebook twitter

TRATAMENDUAK