ORTODONTZIA -

ORTODONTZIA

Gaur egun jende guztiak ortodontzia darama, zergatik?

Oso erraza: gaixoak urteetan ateratzen ez diren hortzak mantentzen ditu. Azkenengo hamarkadetan gure ahoko osasuna hain da hobetu non jende gazteak ez dituen flemoi haiek, ikaragarrizko txantxarrak ez gure nagusiek gogoratzen dituzten min jasanezinak.

Ortodontzia tratamenduek hortzak parekatu ez ezik, ahozkadak konpondu eta hobetzen dituzte hortzek hobeto lan egin eta gehiago irautea lortuz. Jakina da ere gure irrifarrea polita denean garbiketa hobea mantentzen saiatzen garela, horrekin hortzen iraupenean ere laguntzen dugularik.

Azkar, eraginkor eta eramangarriagoak diren aparatu berrietan emandako ikerkuntzak eta teknika aurreratuek tratamenduen denborak estutzea (gehienak 14 eta 20 hilabete irauten dute) eta gaixoak prozesuan behar duen guztiarekin aurrekoantua itxiak egitea ahalbidetzen digute. Lau urtez luzazten ziren aurrekontu amaigabeetaz ahaztu gara!

Gaurregungo materialak eta Invisalign® (www.invisalign.es) bezalako "ikustezinezko" sistemak ezinhobeak dira estetikak garrantzi handia duten nagusientzako tratamenduetan, inplante jartze aurreko tratamenduetan, hortz apurtu, higatu edo periodontalki konprometituetan,...

Kontsulta ezazu zure edo zure semealaben kasua: Inolako konpromezurik gabe erabaki ahal izateko, dohain azalduko dizkizugu dauden aukerak eta eboluzioa. Zerbaitengatik darama mundu guztiak ortodontzia.